hezkuntzarako teknologia
Gaur egun hezkuntza hitza entzuterakoan teknologia hitza ere burura datorkigu.Interneten begira egon ondotik, erran dezaket gero eta garrantzitsuagoa dela teknologia gure bizitzan eta, hargatik, hezkuntza pixkanaka teknologiara bideratzen dela. Teknologiaren munduan, zehazki interneten, informazio asko harrapatu dezakegu, bertze edozein tokitan harrapatu ezin duguna. Horregatik, ttikitatik ikasi behar genuke teknologia berriak erabiltzen, heldu izaterako dominatzeko.
Bestalde, internet lagungarria izan daiteke lanak edota txostenak egiteko, bertan nahiko informazio baitago. Gainera, internetek geure buruak baina baliabide gehiago dituenez, informazio gehiago eta denbora gutxiagoan barneratzeko gaitasuna dauka. Beraz, XXI. mendean beharrezkoa da teknologia berri honen erabilera dominatzea.
Hemen internetetik ateratako datu batzuk:
http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/Hezkuntza_eta_teknologia
Gaur egun Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) aplikazio-eremu garrantzitsuenetako bat hezkuntza da. Izan ere, hezkuntza-etapa guztietan ari dira teknologia horiekin lanean, eta gero eta normalago egiten zaizkigu hainbat eta hainbat izen.
- Horietako batzuek nola edo hala bestelako ikasmolde bat irudikatzen dute: irakaskuntza telematikoa, hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, Ikasteko Ingurune Birtuala, tele-irakaskuntza edo tele-ikasketa, konektibismoa, e-learning-a...
- Beste batzuek, berriz, ohiko ikasgela presentzialetan teknologia berri horien aplikazio modua-edo islatzen dute: IKTen integrazioa, arbel digitala, informatika-gelak...
- Badira beste izen asko baliabide edo ikas-material berrien alderdia azpimarratzera etorri direnak: webquest-ak, altxorraren bila...
- Azkenik, alderdi tekniko eta informatikoarekin bete-betean lotu arren, hezkuntzan aplikazio asko izango dutela etengabe azaltzen zaizkigunak: web 2.0, web semantikoa, tag-ak edo etiketak, RSSak edo jarioak, blogak...
Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun.
Didaktekaren atal honetan saio txiki bat egin nahi dugu hitz horien atzean ezkutatzen diren kontzeptu nagusiak argitzeko. Lehenik eta behin, teknologiak hezkuntzan duen presentzia eta erabileraren analisi kritiko laburra egingo dugu. Bigarrenik, IKTen erabilera-esparruez jardungo dugu. Gero, ikasgela birtual batean ikasteak eta irakasteak dituzten inplikazio eta aribideez jardungo dugu. Azkenik, etorkizunari begira zer-nolako aldaketak gerta daitezkeen irudikatzeko saioa egiten saiatuko gara.
Azken batean, teknologia hauek hezkuntzan duten eginkizuna aztertu nahi dugu, bereziki euskararen ikaskuntzan duten, izan dezaketen eta izan behar duten erabilerari buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatuz.
http://revista.consumer.es/web/eu/20060101/internet/
Sareko kontsulta-orriek hamaikatxo abantaila eta geroz eta eragozpen gutxiago eskaintzen dizkigute
Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu. Egun, informazioa kontsultatzeko metodo berri horiek etxebizitza eta bulegoan ikusten ditugu, azal gogorreko liburuki tradizionaletatik gertu.
Berriak oraino
Datuez, kontzeptuez zein hitzen hainbat hizkuntzatako itzulpenez, Internetek kontsulta egiteko eskaintzen dituen gune berri hauek, plazaratzen duten argitaldari eta erakundeen bermea dakarten paperezko liburuetako erreferentziarekin ohituriko erabiltzaileengan mesfidantzarik harrotzen dute. Orri hauetako asko eta asko berriegitzat eta ezegonkortzat ikusten dira: nekez eduki ditzakete fidatzeko moduko datuak, batzuen iritziz.
Erabiltzailearen aburuz -arrazoi osoz, zenbaitetan- ez du balio bera Oxford University Press erakundearen hiztegian eskuz eginiko bilaketaren emaitzak eta -programa eraginkorrik garatu badu ere- inongo ezagutza akademikorik egiaztatzen ez duen enpresa batek Interneten daukan orrian kausitutakoak. Egia aitor dezagun, Sareko kontsulta-orri asko eta hiztegi asko biziki mugatuak daude, bai ikuspegi akademikotik, baita erakutsi duten eraginkortasun eskasagatik ere. Kasu ugari-ugaritan, berriz, Interneteko kontsultak paperezkoetan egiten direnak bezain fidagarriagoak izateaz gainera, badituzte hainbat abantaila ere.
Espazioa da lehendabizi aztertu beharreko kontua. Ordenagailu eramangarri batetik Sarean zeinahi datu kontsulta daiteke. Hori bera paperezko liburukietan egiteko Enciclopaedia Britannica osatzen duten 32 tomoak, Espasa obrako 100 liburutik gorakoak Larousse Entziklopediako 24 aleak eta beste hainbat eduki behar dira. Espazioaren ondotik erosotasuna dator: Interneten kontsultak egiteko ez da beharrezkoa entziklopedia eta hiztegi ale astun handiak esku artean erabiltzea. Kontsulta azkar egitea ere abantaila da, datu jakin bat orriz orri bilatu behar izatea jende askori nardagarri eta nekoso gertatzen baitzaio. Non eta ordenagailua itzalita ez dagoen, noski: piztu arte itxaroteak ere sendoen zizelkaturiko pazientzia urratzeko motiboa izan daiteke eta.


Zabaldu
del.icio.us